Tienda

Bat bi hiru txiruliru!

10,00

Bat, bi, hiru, txiruliru! Patxiku, Leontzio, Pantxoa, otsoa handia, ertaina, txikitxoa, txerritxoa… Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du «Bat, bi, hiru, txiruliru!» liburua lehen irakurleen kutunetarikoa.Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten.Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla.Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua; hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk.Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri.Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten.»Bat, bi, hiru, txiruliru!» lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da; baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.

A petición

SKU: 9788491720485 Categoría: Etiqueta:
Valoraciones (0)

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Bat bi hiru txiruliru!”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Esta librería online utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando, entendemos que das tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pincha en el enlace para más información.

ACEPTAR
Aviso de cookies